XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus guri erakustera etorri da: Jesus Genezaret`eko itxas-bazterrean zegoala, erriak estu inguratzen zuten, Jaungoikoaren itza entzun naiez, eta Berak txalupa bi ikusi zituan, itxas-ertzean geldi.

Arrantzaleak, legorreraturik, sareak garbitzen ari ziran.

Txalupa aietako batean sartu zan Simon`ena zan txalupa; eta lurretik pixka bat aldendutzeko eskatu zion, eta, eserita, txalupatik jendeari erakusten ari zan. (Lukas 5,1-3).

Jesus`ek esana: Aitagandik ikasi dedan guztia zuei adierazo dizutet. (Joan 15,15).

Zorionekoak, Jaungoikoaren itza entzun eta betetzen dutenak. (Lukas 11,28).

Jauna: Eman eidazu Zure bideak jakitea, Zure zidorrak ikastea.

Argitu nazazu, egibidetik ibiltzeko; Zu zaitut nere jaun eta jainko.

Ez aztu, guri izan dizugun maitasuna, zure betiko biotz ona. (Salmo 25,4-6).